XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHENENGO ATALBURUA, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza.

8. Atala.- Araupeketa.

1. Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 53garren atalak dioen Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Lege honetan ohartemandako arauak izango ditu jaurpide bere erakuntzari eta ihardunari dagozkienetan.

2. Herriogasuntza Nagusiaren berenezko gaiei buruzkoetan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak haiei buruzkoak izan eta berarekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango ditu jaurpide eta baita, horien aurka egon ez daitezen guztietan, Herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri diren gainontzeko arauak ere.

BIGARREN ATALBURUA, Ihardutze-Erakunde Burujabeak.

9. Atala.- Zerdena.